Larunbatean erabakitze eskubidearen aldeko giza katea aurkeztu zuten Bakaikun. Gure Esku Dago ekimenak garagarrilaren 8rako iragarri du Durango eta Iruñea lotuko duen giza katea. 123 km-ak lotzeko 50.000 lagun mobilizatu nahi dituzte, 12:00etatik 12:30era, eskutik eskura lotuta egoteko. Eta horren bidez herri gisa etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko da.
Ekimena bera eta eskubide hori gizarteratzeko Bakaikun larunbat arratsaldean lasterketa-bira eta aurkezpena egin zen. Ondoren familia argazkia eta auzatea egin zuten.