Altsasun Martxoaren 8ko mezua zabaltzen

Guaixe 2023ko mar. 2a, 10:55

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak 'Anitzak gara, orain askeak' lelopean egitaraua antolatu du martxoan zehar. Besteak beste, martxoaren 8an eskualdeko manifestazioa izanen da Altsasun, eta martxoaren 26an Lilatoiaren amaiera.

Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak, Sakanako Mankomunitatekoarekin eta Nafarroako toki erakunde gehiagorekin batera, Martxoaren 8ko, Emakumeen Nazioarteko Eguneko, Nafarroako kanpaina bateratuarekin bat egin du. Anitzak gara, orain askeak lelopean, emakumeen "anistasuna eta ikusgaitasuna" aldarrikatu nahi dute. Horretarako, toki erakundeek zenbait konpromiso hartu dituzte: tokiko esparruan emakumeen osasun fisikoa eta emozionala eta harreman-osasuna sustatzen duten politika publikoak bultzatzea; genero estereotipoen inguruan sentsibilizatzea eta edertasun eredu egemonikoarekiko gogoeta kritikoak sortzea; emakumeen dibertsitatea ikusaraztea eta balioestea, eta aitortzea mugimendu feministak arlo honetan egindako ekarpenak eta lana.

Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak, zenbait eragile, erakunde, elkarte eta mugimendu feministarekin batera, tartean Haize Berriak banda, konpromiso hauek lantzeko, zabaltzeko eta bermatzeko egitaraua antolatu du:

Martxoaren 8aren harira Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak antolatutako egitaraua
'Anitzak gara, orain askeak'

Martxoak 3 ostirala

18:00 Intxostiaputa

18:00 Iortia kultur guneko erakusketa gela

19:00 Iortia kultur guneko areto nagusia

Martxoak 4 larunbata

19:30 Iortia kultur guneko areto nagusia

Martxoak 7 asteartea

18:30 Iortia kultur guneko areto txikia

18:30 Iortia kultur guneko areto nagusia

Martxoak 8 asteazkena
Emakumeen nazioarteko eguna

09:00-10:30 Gure Etxea

  • Jatorri anitzetako emakumeekin saioa.

19:00 Foru plaza

Martxoak 10 ostirala

18:00 Intxostiapunta

  • Gazte agenda: M8 Anitzak gara, orain askeak memoria jokoa, Gazteria zerbitzuak antolatuta. Euskaraz. 

Martxoak 12 igandea

12:00 Iortia kultur guneko areto nagusian

Martxoak 14 asteartea

18:00 Iortia kultur guneko erabilera anitzeko gela

  • Gaztelaniazko irakurle taldea: Diez mujeres liburua.

Martxoak 15 asteazkena

18:00 Iotia kultur guneko erabilera anitzeko gela

  • Gaztelaniazko irakurle taldea: Diez mujeres liburua.

Martxoak 17 ostirala

18:00 Intxostiapunta

  • Gazte agenda: Rap ezkutuak musika tailerra, Gazteria zerbitzuak antolatuta. Euskaraz.

Martxoak 19 igandea

12:30 Iortia kultur guneko areto nagusian

Martxoak 25 larunbata

19:00 Iortia kultur guneko areto nagusian

  • Musas y fusas, más iguales, más libres musika emanaldia, Gazteria zerbitzuak antolatuta. Gaztelaniaz.

Martxoak 26 igandea
Lilasterketa
Sakanako Mankomunitateko eta Altsasuko Udaleko berdintasun zerbitzuek antolatuta

16:30 Altsasuko Benta

  • Oinezko martxaren iritsiera.

17:00 Foru plaza

  • Amaiera ekitaldia eta merienda.

18:00 Foru plaza

  • Pantxika Lamurren emanaldia.

Martxoak 31 ostirala

17:30-20:30 Intxostiapunta