EUSKARA, ENTRA UN IDIOMA EN CASA

Erabiltzailearen aurpegia

Urriaren 22an, 17:00etan, Txiokan hitzaldia:

Hizlaria: Paula Casares, soziolinguista eta irakaslea Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

2013-14 IKASTURTEKO EGUTEGIA

Erabiltzailearen aurpegia

IKUSI EGUTEGIAK: "informazioa" atalean edota ondoko egutegian klik eginez.

Santiagora

Erabiltzailearen aurpegia
Santiagoko bide frantsesean, Orreagatik Leonerako bidea egin genuen semeak eta biok pasa den ekainean, zortzi etapatan. Gure Orbea parea, Bizkarra anaiek utzitako alforjak eta hiru santu izan genituen lagun 500 kilometro inguruko bidean. Hiru santuk lagundu gaituztela aipatu dut: Santiago bera. Liburu Santua: Camino de Santiago en Bicicleta. Valeria H. Mardones y Bernard Datcharry. Guias […]

Nazka

Erabiltzailearen aurpegia
San Fermin bezpera Iruñan izan nintzen. Uztailaren 6a, larunbata eta eguraldi ona… hau da, Iruña gainezka egoteko osagai guztiak. Batek uste du gure gizarte honetan, eraso eta jarrera sexistei dagokioenez, maila jakin batean gaudela, baina ez dago kalera atera eta hainbaten jarrerei erreparatzea errealitate-zaplasteko bat hartu eta jota atsekabetuta gelditzeko. Hainbat gizonezko ikusi nituen kuadrillaren […]

Haragi-bolak, onddo-saltsarekin

Erabiltzailearen aurpegia


Irudia: Marta Gala /CC BY-SA 2.0


OSAGAIAK (10 lag.)

Haragi-bolak
2 kg haragi txikitu (txerria eta txahala)
2 tipula
perrexila
5 arrautza
gatza
gazta
ogi lehorra
2 baso esne
irina
ogi arraila

Onddo-saltsa
2 tipula
½ kg onddo (eginik)
ura
esnea
esne-gaina
irina
oliba-olioa

NOLA EGIN


Haragi bolak
  • Nahastu haragi txikitua, gazta, arrautzak (2-3 arrautza kiloko), tipula bat txikiturik, perrexila, ogi arraila, gatza eta ogi lehorra esnetan bustirik. Ogi lehorra bustitzeko, ogi laurden bat eta ¼ esne ...

Paella

Erabiltzailearen aurpegia


Irudia: Alpha /CC BY-SA 2.0


OSAGAIAK (4 lag.)

Paella
40O g arroz
1 tipula
2 piper berde
1 piper gorri
1 tomate lata (400 g)
½ kg txipiroi
12 txirla
12 ganba
1 ½ l arrain-salda
oliba-olioa
gatza

Arrain-salda
arrain-hezurrak
ganben buru eta azalak
3 tipula
oliba-olioa
ura
gatza


NOLA EGIN


Arrain-salda
  • Jarri eltze batean sutan arrain-hezurrak eta ganben buru eta azalak. Eltzekoa luze egosi, arrain-salda egiteko.
  • Tipula txikitu eta potxatu, su bizi samarrean. Potxatutakoan, gorritutakoan, gehitu ...

TRANSIO GELATAKO HEZKUNTZA ERANTZUNA

Erabiltzailearen aurpegia
Iñigo Aritza ikastolak aniztasunaren trataera eta integrazioaren helburua duen proiektua aurkeztu zuen, Iruñako CREENAn.

Arroz-esnea

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (6 lag.) 

Arroz-esnea
1 l esne
200 g azukre
80 g arroz
1 limoi
1 kanela makila
Kanela-hautsa (aukeran)


NOLA EGIN

Arroz-esnea

  • Berotu esnea eltze batean, egosten hasi arte, kanela makilarekin eta limoi azalarekin.
  • Beste eltze batean, ura irakinarazi eta egosi arroza bertan, 2 minutuz, arrozari almidoia kentzeko.
  • Arroza ur hotzetan pasatu, esneari gehitu eta egosi, 20-25 minutuz. Bukatu baino 5 minutu lehenago, azukrea gehitu.
  • Zerbitzatzerakoan, aukeran, bota kanela hautsa gainean.

Izokina, saltsa amerikarrarekin

Erabiltzailearen aurpegia
 
Irudia: Steven Zolneczko /CC BY-SA 2.0


OSAGAIAK (4 lag.)

Izokina*
1 kg izokin
gatza
oliba-olioa

Saltsa amerikarra
1 tipula
1 porru
2 azenario
1 piper berde
1 tomate lata
ogia
25 ganba buru eta azal
1 kopa koñak
1 botila ardo zuri
1 l ur


* Edo beste edozein arrain: legatza…


NOLA EGIN

Saltsa amerikarra
  • Txikitu tipula, porrua, azenarioa eta piper berdea, eta oliotan potxatu.
  • Potxatutakoan, gehitu ganba buruak eta azalak. Sutan eduki pixka batean, eta gero ...

Esparrago egosiak, maionesarekin

Erabiltzailearen aurpegia













 
Irudia: Joselu Blanco /CC BY 2.0


OSAGAIAK (4 lag.)

Esparragoak
1 kg esparrago
gatza
azukrea
oliba-olioa
ura

Maionesa
2 arrautza
ozpina
oliba-olioa
ekilore-olioa
gatza


NOLA EGIN


Esparrago egosiak
  • Esparragoak zuritu eta atzeko zatia moztu.
  • Jarri eltze batean ur hotza, olioa , gatza eta azukrea; gatz adina azukre. Jarri sutan, eta, irakiten hasitakoan, probatu, gatz eta azukre gehiago behar ote duen jakiteko.
  • Esparragoak ongi egosirik ote dauden jakiteko, esparragoaren atzeko zatia probatu, zati horrek muturrak baino denbora gehiago ...

DIY

Erabiltzailearen aurpegia
Orain arte, bizikleta berriarekin arazoren bat izan dudanean, erositako dendara eraman eta bertan konpondu dute konpondu beharrekoa. Gama altuko bizikletek dituzten osagai asko, nahiko “bereziak” izaten dira eta inoiz askatu edo manipulazioren bat egin nahi baduzu, tresna bereziren bat beharko duzula ohartuko zara. Bizikleta hauek garestiak ere badirenez, beldur eta errespeto handia ematen dit eskua […]

Alkatxofa-nahaskia

Erabiltzailearen aurpegia















Irudia: Kconnors /Morguefile


OSAGAIAK (4 lag.)


Alkatxofak
6 alkatxofa
1 limoi
oliba olioa
gatza


Ganbak
12 ganba
1 baratxuri
oliba-olioa
koñaka (aukeran)


Nahaskia
6 arrautza
oliba-olioa
gatza


NOLA EGIN


Alkatxofak
  • Bete katilu handi bat urez,  eta bota bertara limoiaren zukua eta limoi erdiak. Garbitu alkatxofak eta sartu limoi eta uretan, ez belzteko.
  • Moztu alkatxofak zati txikitan. Zartagin batean, berotu olio pixka bat eta frijitu alkatxofak bertan, bigundu arte. Gatza eman.


Ganbak
  • Ganbak zuritu eta zatitu.
  • Baratxuria txikitu eta ...

Petit-chouxak

Erabiltzailearen aurpegia



OSAGAIAK (16 lag.)

Orea
½ l ur
200 g gurin
250 g irin
3-4 arrautza
gatza
gurina

Pastel-krema
1,5 l esne
12 arrautza
300 g azukre
150 g irin
gurina
1 kanela makila
1 limoi azal


NOLA EGIN

Pastel-krema

  • Berotu eltze batean esnea, kanela makila eta limoi azala, irakin arte.
  • Nahastu katilu batean azukrea eta irina, eta gehitu arrautzak. Dena ongi nahastu, orea egin arte.
  • Sutan genuen esnea katilura bota eta ...

Txitxarroa saltsan

Erabiltzailearen aurpegia



Irudia: Luis Miguel Bugallo Sánchez / CC-BY-SA-2.5-es / Wikimedia Commons


OSAGAIAK (4 lag.)

Txitxarroa
2 txitxarro (2 kg)

Saltsa
12 tipulatx (edo tipula freskoa)
2 azenario
txanpinoiak
1 l arrain-salda
gatza
oliba-olioa
irina

Patatak
2 patata
oliba-olioa
gatza


NOLA EGIN

Saltsa
  • Tipulatxak zuritu eta osorik utzi. Azenarioak zatitu eta lautan edo bitan moztu, luzetara. Potxatu eltze batean tipulatxak eta azenario zatiak, gatza emanda. Tipulatxak eta azenario zatiak handi samarrak direnez, denbora luzea beharko dute ongi potxatzeko.
  • Potxatutakoan, gehitu ...

Laguntzaileak