Aurten 5 kintok ospatuko dituzte kinto ospakizunak Uharte Arakilen: Joseba Gorriti, Itsaso Orbegozo, Odei Uharte, Iñaki Astiz, Mikel Lizaranzu eta Santiago Churo. Gaur hasi dira ospakizunak. Motxalen bazkaltzera bildu dira eta arratsaldean baserrietan eskean ariko dira. Udalak mojen etxeko gela bat utzi die eta bertan lo eginen dute ospakizunek irauten duten bitartean.
Bihar, ostiral goizean, fabriketara joanen dira eskatzera, eta ostiral arratsaldean eta larunbatean herriko kale guztietan eskatuko dute. Hamaiketakoak, bazkariak eta afariak Uharteko taberna eta jatetxeetan eginen dituzte, txandakatuz. Eskean aritzen diren bitartean musika lagun izanen dute, eta bonboaren doinuak ezin dira falta Uharten. Larunbatean ihote ospakizunekin bat egingo dute eta mozorrotuta ikusiko ditugu kintoak.