Ziordian aurten ez dago kintorik eta kinto zaharrek eta kinto-gazteek ospatuko dute Santa Ageda, Unai, Ander eta Eider kinto zaharrek eta Gorka eta Aiara kinto-gazteek. Gaur, ostiralean, bilduko dira elkartean, hamaiketakoa egitera. Ondoren bazkaria eta afaria etorriko dira, eta Altsasura joko dute parrandara. Larunbata dute eskatzeko eguna. Goizean goiz hasiko dira, musika lagun, etxez-etxeko eskean. Egun honetan Ziordiko gainontzeko kintadak ere mahaiaren inguruan bilduko dira. Arratsalde iluntzean Altsasura joko dute, bertan afalduko baitute. Parranda ordu txikietaraino luzatuko da. Igandean, bazkaltzera bilduko dira kintoak, eta gauean Urbasa tabernako afariarekin despedituko dituzte aurtengo ospakizunak.