Altsasu. San Cristobal gotorlekutik Olabera ibilbidea eginen du Altsasuko Mendigoizaleak taldeak. 07:00etan, egoitzatik.
Lakuntza. Bertako produktuen azoka. 10:00etatik aurrera, plazan.
Etxarri Aranatz. Pello Mariñelarena gogoan. Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren kontrako Mugimenduaren ekitaldia. 13:00etan, plazan.
Lakuntza. Lasterbidean ekimenaren bazkaria. Ondoren, Al karajo, Anita Paker eta DJ Bull taldeen kontzertua. 15:00etan, plazan.
Altsasu. Gaztewood gaztetxearen film laburren III. herri txapelketara aurkeztutako lanen proiekzioa. 19:00etan, Iortia kultur gunean.
Etxarri Aranatz. Musika plazan. The upper Room euskal gospel taldearen kontzertua. 19:30ean, plazan.
Altsasu. La sombra del pasado gaurkotasunezko filmaren emanaldia. 19:30etan, Iortia kultur gunean.
Altsasu. Itziar Nazabal tailerraren ikasleen lanen erakusketa. Maiatzaren 13tik 26ra. Astelehenetik ostiralera 18:30etik 21:00etara, larunbatetan 18:00etatik aurrera eta igandean 16:00etatik 20:30era, Iortia kultur gunean.
Guaixe hilabetekariaren eta Oixe astekariaren ale zaharrak ikusteko aukera dago Iruñeko Geltoki gunean, autobus geltoki zaharrean, astegunetan 09:30etik gauera arte eta larunbatetan 11:00etatik iluntzera.
Iruñea. Guaixe eta Oixe zaharren erakusketa. Guaixeren 25. urteurrena. Maiatzaren 14tik 25era. Astelehenetik ostegunera 09:30etik 22:00etara, ostiraletan 09:30etik 24:00etara eta larunbatetan 11:00etatik 24:00etara, Geltokin.