Irurtzun. Pirinioetara bi eguneko irteera antolatu du Iratxo mendizaleak taldeak. 08:00etan, egoitzan.
Arbizu eta Etxarri Aranatz. Euskal presoak Euskal Herrira kontzentrazioa. 20:00etan, plazan.
Altsasu Gurasoak taldeak deitutako bilkura.
Satrustegi. Udako zinema: Campeones. 22:00etan, plazan.
Ihabar. Antzerki taldearen antzezlanaren emanaldia. 22:00etan, plazan.
Olazti. 'Bohemian Rhapsody' filmaren emanaldia. 22:00etan, futbito zelaian.
Irintarrek aurten festei buruzko batzarra egin dute. Herritarrek ospakizunaren datak izan zen batzarrean aztertu zutena. Agorrilaren 29 da San Juan Lepomoztuaren eguna, Irañetan festa eguna. Egun hori kontuan izanik antolatzen dira herriko festak. Hainbat irintarrek kezka zuten batzuetan iraila hasiera hartzen duelako, hala suertatzen den urtetan ikasleengan eta irakasleengan eragina duelako. Irintarrek batzarrean erabaki zuten festak iraileko egunik ez hartzea. Aurten hala izanen da, gaurtik igandera.
Horixe dira lakuntzarrek aurretik dituztenak. Herriko festetarako kaleak eta argiteria berritzeko lanak despedituta, haiek musteko modua izanen da ospakizuna. Udalak herriko hainbat talderekin batera antolatutako festa egitarauak 72 ekitaldi jaso ditu eta 29.955 euroko aurrekontua du.