Otsailaren 24an, ostirala, Osasun publikoa eta kalitatezkoa guztiontzat deitutako kontzentrazioa eginen dute Altsasuko udaletxearen aurrean.
Preso etxarriarraren hirugarren gradua baliogabetu du Espainiako Auzitegi Nazionalak eta ostiralaz geroztik Martuteneko espetxean preso dago Asier Karrera Arenzana. Espetxeratzea salatzeko otsailaren 24an, ostirala, manifestazioa deitu du Sarek.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Sakanako Mank-eko Berdintasun Zerbitzuak gazteendako tailerrak antolatu ditu: otsailak 10, Irurtzunen; otsailak 11, Lakuntzan; otsailak 17, Ihabarren; otsailak 24, Uharte Arakilen; otsailak 25, Bakaikun; martxoak 3, Etxarri Aranatzen; martxoak 4, Urdiainen; martxoak 10, Olaztin, eta martxoak 11, Arbizun.
Otsailaren 14an, asteartea, Altsasuko inauterien inguruko erakusketa mustuko dute eta harekin inauteriei ongi etorria emanen diote. Otsailaren 19an, igandea, haurren eguna izanen da; otsailaren 21ean, asteartea, herri inauteriak, eta otsailaren 25ean, larunbata, hiri inauteriak.
Otsailaren 17an, ostirala, hasiko dira Olaztiko ihoteak Mari Arrokaren etorrerarekin. Otsailaren 18an, larunbata, herri ihoteak izanen dira. Otsailaren 21ean, asteartea, haurren ihoteak izanen dira, eta otsailaren 25ean, larunbata, hiri ihoteak. Elkarteak parte hartzeko deia luzatu du.
Otsailaren 18an, larunbata, ospatuko dituzte Ziordiko ihoteak. Otsailaren 25ean, larunbata, hiri ihoteak ospatuko dituzte.
Otsailaren 24an eta 26an, ostirala eta igandea, Oliver Hermanus zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.