Martxoaren 12an, igandea, XXXVII. Udaberri Saria jokatuko da Altsasun.
Martxoaren 12an, igandea, Nafarroako Herri Kirol Jokoaren bigarren jardunaldia jokatuko da Olaztiko frontoian.
Martxoaren 12an, igandea, 'Emakumea eta musika: amets baten borroka' Francesca Croccolino eta Silvia Sucunza piano-joleen kontzertua izanen da Iortia kultur gunean.
Martxoaren 12an, igandea, Aralar zeharkatuko lukeen gasbidearen proiektuaren aurrean mobilizazioa iragarriko du plataformak eta babesleek, Irurtzunen.
Martxoaren 12an, igandea, 'Pailazoak' ikuskizuna izanen da Olaztiko kultur etxean.
Martxoaren 12an, igandean, animaziozko filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Martxoaren 12an, igandea, kontzertu akustikoa izanen da kultur etxean, Irurtzungo Emakume taldeak martxoaren 8aren harira antolatutako jardunaldien barruan.
Ilbeltzaren 28an, larunbata, Rafa Etxarri artistaren erakusketa mustuko dute Pikuxarren. Martxoaren 12ra arte egonen da ikusgai.
Martxoaren 8aren harira hainbat ekimen antolatu dituzte Irurtzunen: 1ean, 'Los hijos de Perséfone' jarduera; 2an, literatura solasaldia; 4an, afaria; 5ean, antzerkia; 12an, kontzertua; 15ean, zinemara; 18an eta 19an, scape room; 25ean, kafe solasaldia, eta 6tik 31era pintura erakusketa.
Azaroaren 25aren harira jositako patchwork lana martxoan zehar Sakanatik ibiliko da: 2an, Hiriberri; 4an, Olazti eta Uharte; 6an, Arbizu; 8an, Irurtzun; 10ean, Urdiain; 11n, Ziordia; 12an, Lakuntza; 14an, Iturmendi; 17an, Bakaiku; 19an, Irañeta; 26an, Altsasu, eta 31n, Etxarri Aranatz.
Emakumeen nazioarteko egunaren harira Sakanako Mankomunitateak eta zenbait udalek egitaraua antolatu dute martxoan zehar: antzerkiak, solasaldiak, afariak, ikuskizunak... Martxoaren 8a mobilizazio eguna izanen da, eta martxoaren 26an Lilasterketaren X. edizioa eginen dute.
Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak 'Anitzak gara, orain askeak' lelopean egitaraua antolatu du martxoan zehar. Besteak beste, martxoaren 8an eskualdeko manifestazioa izanen da Altsasun, eta martxoaren 26an Lilatoiaren amaiera.
Uharte Arte Garaikideko Zentroko arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko programaren lehenengo geldialdia Altsasuko Iortia kultur gunea izan da. Martxoaren 3an mustu zuten Natalia Isla Sarratea komisarioak osatutako erakusketa eta apirilaren 16ra izanen da Altsasun.
Martxoaren 6tik 31era Irurtzungo pintura tailerreko erakusketa ikus daiteke herriko bi tabernatan.
Martxoaren 9an eta 12an, osteguna eta igandea, Andreas Dresen alemandarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Martxoaren 9an, 10ean, 12an eta 13an, osteguna, ostirala, igandea eta astelehena, Paul Urkijoren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.