Azaroaren 10ean, igandea, Haritz Zaharren Ibilbidea, eta azaroaren 24an, igandea, zoru pelbikoa lantzeko ariketak egitera gonbidatu ditu Sakanako Mankomunitateak emakume sakandarrak. Doaneko ekitaldiak dira, baina aurretik izena eman beharra dago, antolaketarako
Azaroaren 24an, igandea, Marie de Jongh konpainiaren Mr. Bo. maskara eta komedia uztartzen dituen familiarteko antzezlanaren emanaldia izanen da, 17:00etan, Olatzagutiko kultur etxean. Elkarrizketarik gabeko ikuskizuna da Mr. Bo eta clowna eta naifa nahasten ditu. 3 edo 4 urtetik gorakoendako bideratuta dago, eta Bo jaunaren istorioa kontatzen du; nagusi bat eta hiru zerbitzari, boterearen miseria eta keriak azalerazten ditu. Sarrerak 3 eurotan eros daitezke aurretik Olatzagutiko Udaleko webgunean eta egunean bertan 3,5 eurotan kultur etxean.
Azaroaren 24an, igandea, 18:30ean, Jose Luis Erdoziak zuzendutako Ai, hau pena nik! filmaren emanaldia izanen da, Lakuntzako kultur etxean. Filmak Etxarri Aranazko eta inguruko hizkera berreskuratzea du helburu, eta bi eszena erakusten ditu; emakumezkoena eta gizonezkoena.
Azaroaren 24an, igandea, Josu Martinezek zuzendutako euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldunak islatzen duen film luzearen emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean.
Azaroaren 12tik eta hilabetea bukaerara arte Jose Antonio eta Javier Perez Fabo nafarren Bi anaia pintura eta eskultura erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Olatzagutiko Akelarre ludotekan, jolasteko eskubideari eta haurren garapenerako duen garrantziari buruzko zenbait ekimen izanen dira: azaroaren 22tik 28ra erakusketa izanen da, azaroaren 22an jolas erraldoi kooperatbioa eta material birziklatuetako tailerra, eta jolastailueak bilduko dituzte ere.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Altsasun Berdintasunak, beste zerbitzuekin batera: azaroaren 15ean, Gozamenez film laburrak; 16an, 'Nevenka' antzerkia; 19an eta 27an, Feminismoa irakurgai; 20an, Nerea Barjolaren hitzaldia; 24an, gazte zinema eta 25ean, mobilizazioak.Azaroan zehar gaiaren inguruko liburu erakusketa eginen dute, liburutegian.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.
Azaroaren 21ean eta 24an, osteguna eta igandea, 19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, Sean Baker zinemagilearen Anora filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Anora Brooklyngo prostituta gazteak Errauskineren istorio bat bizitzeko aukera du. Errauskine ezagutu eta Errusiako oligarka baten semearekin ezkondu da. Albistea Errusiara iritsi denean, haren maitagarri-ipuina arriskuan dago; izan ere, gurasoak New Yorkera joan dira ezkontza bertan behera uzteko asmoz. Fitxa artistikoa: Mikey Madison, Mark Eydelshteyn, Yuriy Borisov, Karren Karagulian, Vache Tovmasyan, Ivy Wolk, Lindsey Normington, Ross Brodar, Paul Weissman, Luna Sofia Miranda, Charlton Lamar, Masha Zhak, Darya Ekamasova, Emily Weider, Alena Gurevich. Saioak: Azaroak 21, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Azaroak 24, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik 5 euro; egunean bertan 6 euro).
Azaroaren 21ean, 24an eta 25ean, osteguna, igandea eta astelehena, 19:00etan, 17:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren, David P. Sañudo zinemagilearen 'Azken erromantikoak' euskal filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Filma estreinatu berri dute zinema aretoetan. Sinopsia: Arabako herri industrial baten kanpoaldean dagoen paper fabrika batean egiten du lan Irunek, segurtasun gutxiko emakume bakarti eta joera hipokondriakoak dituen emakumeak. Bere bizitza ezagun talde txiki batera mugatzen da: bere lankideak, adiskidetasun antzeko zerbait partekatzen duen auzokide bat eta inoiz hartzen ez dituen trenen ordutegiak kontsultatzen dizkion Renfeko operadore bat. Haren oreka hauskorra lehertu egingo da bular batean koskor bat atzematen duenean, eta horrek bat egingo du bera tartean dagoen lan gatazka batekin. Fitxa artistikoa: Miren Gaztañaga, Maika Barroso, Eric Probanza, Itziar Aizpuru, Ignacio Mateos, Joan Sole, Font Garcia, Ion Zumelaga. Saioak: Azaroak 21, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Azaroak 24, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro). Azaroak 25, astelehena, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean bertan, 6 euro). Hizkuntza: Euskara
Azaroaren 22tik 25era, ostiraletik astelehenera, udazkeneko festak ospatuko dituzte Lizarragan.