Abenduaren 3an, asteartea, Nafarroako Egunean, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatutako bi kontzertu izanen dira, Errotzen eta Irurtzunen. Errotzen Iruñeko Arturo Kanpion Abesbatza izanen da, 12:00etan, elizan, eta Irurtzungo elizan, 13:00etan, Beriaingo Goizalde Abesbatzaren kontzertua izanen da.
Euskararen eta Nafarroaren egunaren harira euskarazko jarduerak antolatu ditu Euskarabideak laugarren urtez; tartean azaroaren 10ean, Bakaikun dantza ikastaroa, eta abenduaren 3an, Arruazun, familiarteko antzerkia.
Euskararen egunean, abenduaren 3an, asteratea, 'Ostirala iritsi da!' Katxiporretako pailazoen ikuskizun berria izanen da, Irurtzungo kiroldegian.
Abenduaren 22ra arte Bixen Gallo, Tomas Etxarri, Pili Leal, Emiliano Ramos eta Joxean Donlo artistek egindako marrazki bilduma erakusketa izanen da ikusgai Urdiaingo Kaluxa tabernan.
Azaroaren 5ean, 12an, 19an, 26an eta abenduaren 10ean, Sakanako Mankomunitateak antolatutako joskintza tailerrak izanen dira; Patchwork, josteko makina erabiltzeko, brodatu tailerra, poltsak sortzeko eta kanzashi tailerrak izanen dira, hain zuzen. Plazak mugatuak dira, eta dagoeneko brodatu eta kanzashi tailerrak beteta daude. Tailerrak 16:00etatik 19:00etara izanen dira, Mankomunitateko egoitzan, eta izena ematea doan da info.hondakinak@sakana-mank.eus edo 674 144 114 telefonoan. JOSKINTZA TAILERRAK Azaroak 5Patchwork tailerra Azaroak 12 Josteko makina egokitu eta erabiltzen ikasi Azaroak 19Brodatu tailerra. Arropa apaintzeko eta konpontzeko. (BETETA) Azaroak 26 Sortu zure poltsa. Abenduak 10 Kanzashi, ehunezko loreak. (BETETA)
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.
Azaroaren 28an eta abenduaren 1ean eta 3an, osteguna, igandea eta asteartea, Ridley Scott zinemagilearen eta Paul Mescal, Pedro Pascal eta Connie Nielsen aktoreek protagonizatutako Gladiator 2 filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Filma estreinatu berri iritsiko da Iortiara; Gladiator film ospetsuaren bigarren zatia da. Sinopsia: Maximo heroiaren erahilketaren ondoren, Lucio Coliseoan sartzera derrigortuta dago, Erromako enperadoreek haien herria konkistatu ondoren. Haserre betetako bihotzarekin eta inperioaren etorkizuna jokoan, Luciok bere herriaren indarra eta ohorea berreskuratzeko iragana gogoratu beharko du. Fitxa artistikoa: Paul Mescal, Pedro Pascal, Connie Nielsen, Denzel Washington, Joseph Quinn, Fred Hechinger, Lior Raz, Derek Jacobi, Peter Mensah, Matt Lucas, May Calamawy, Chi Lewis-Parry, Alexander Simkin. Saioak: Azaroak 28, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Abenduak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Abenduak 3, asteartea, 19:30ean, Iortia kutlur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).