Otsailaren 20an, osteguna, 11:00etan, Altsasuko osasun etxearen aurrean, 'Garbiketa etnikari EZ. Palestina askatu' lelopean elkarreatartzea deitu du NASAFek.
Otsailaren 20an, osteguna, 18:00etan, A la luz de las antorchas Jose Miguel Albizuren lan berriaren zati baten irakurketa eta hausnarketa izanen da, Irurtzungo liburutegian. Idazle irurtzundarrak herrian kokatu du istorioaren zati bat, eta eszena irakurriko du eta parte hartzaileen iritziak eta hausnarketak entzun nahi ditu, testua itxi aurretik. El latido de los tres burgos liburuaren sagaren bigarren zatia da A la luz de las antorchas, eta apirilaren 9an kaleratuko dute.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Otsailaren 5etik 21era Altsasu Institutuak sortutako Artekleta: Bizikletari bide Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan izanen da ikusgai. Erakusketan "jasangarritasuna, artea eta Sakana" uztartzen dira, eta hainbat artista sakandarrek bizikleta batekin sortutako artelanak erakusten dira. Besteak beste, Altsasuko Udalari ikastetxera iristen den bidea egokitzeko eta bidegorria egiteko eskatzeko. Egunero 17:30etik 19:45era bisita daiteke. Maiatzean Iruñeko Geltokin izanen da Artekleta: Bizkletari bide erakusketa. Argazkiak: ALTSASU BHI
Otsailaren 13an, osteguna, aterako dira lehenengo aldiz aurten txatarrak, Gizakunde egunean; horrela eginen dute hurrengo ostegunetan ere, 20an eta 27ean, inauteriei hasiera emanez.
Otsailaren 20an, osteguna, 23an, igandea, eta 24an, astelehena (osteguna eta astelehena, 19:00etan eta igandean,19:30ean), Pablo Larrain zinemagileak zuzendutako eta Angelina Jolie antzezleak protagonizatutako Maria Callas filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Munduko opera kantari garrantzitsuenaren bizitzaren historia eder eta tragikoa. Hirurogeita hamarreko hamarkadako Parisen eman zituen azken egunak. Emanaldiak:Otsailak 20, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Otsailak 23, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (5 euro).Otsailak 24, astelehena,19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro).
Otsailaren 20an, osteguna (19:00etan), eta 23an, igandea (17:00etan eta 19:30ean), Jonathan Millet zinemagileak zuzendutako La red fantasma filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Hamid Europan ezkutatuta dauden Siriako gerra-kriminalen atzetik dabilen erakunde sekretu bateko kidea da. Haren bilaketak Estrasburgora eraman du, torturatzaile ohiaren arrastoaren atzetik. Emanaldiak: Otsailak 20, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).Otsailak 23, igandea, 17:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (5 euro).Otsailak 23, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (4,5 euro).
Otsailaren 18an, 20an eta 27an, astearteak eta ostegunak, Altsasuko inauterietako momotxorroek eta bestelako pertsonaiek dantzatzen duten Momotxorroen dantza entseatzeko ikastaroa izanen da, 20:00etan, Intxostiapuntako kanpoaldean. Altsasuko Herri Ihauterietako batzordea aurten zenbait aldaketa aurreikusi ditu eta horietako bat da momotxorroen izaera berreskuratzea da, eta horregatik entseguetan parte hartzera deitzen dute. Etorkizuna dantza taldeko kideak izanen dira entseguetako gidariak.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |