Otsailaren 26an, asteazkena, 18:30ean, Iortia kultur gunean, Altsasuko Musika eta Dantza Eskolako ikasle helduen kontzertua izanen da. Sarrerak doakoa da.
Otsailaren 5ean mustuko dute Begoña Rastrillaren margolan erakusketa Pikuxar tabernan, eta otsailaren bukaerara arte ikusgai izanen da: "Zuen atseginerako, indarrez eta kolorez, nire barrenetik ateratko inspirazioa".
Otsailaren 28an eta martxoaren 1ean ospatuko dituzte ihoteak irurtzundarrak; ostiralean herri ihoteak izanen dira, eta larunbatean hirikoak. Gainera, otsailaren 26an Musika Eskolaren inauterietako kontzertua izanen da, eta martxoaren 2an, 'Azken fakirra' ikuskizuna, kultur etxean.
Otsailaren 26an mustu zuten Altsasuko inauterietako pertsonaiek inauteriei buruzko erakusketa; Altsasuko ikastetxeetan egindako lanak, Maite Martinezen argazkiak eta Maxi Fortunaren pertsonaien amigurumiek osatzen dute erakusketa. Martxoaren 7ra arte Iortian ikusgai izanen da.
Martxoaren 2an, 4an eta 8an ospatuko dituzte inauteriak Altsasun; inauteri txikia, herri inauteria eta hiri inauteria, hurrenez hurren. Inauterien aurreko astean ere izanen dira ekimenak; besteak beste, otsailaren 26tik martxoaren 7ra ikastetxeen eta Maite Martinezen argazkien erakusketa izanen dira.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||