Apirilaren 1ean, maiatzaren 30ean eta ekainaren 6an, 13an, 20an eta 27an, Buru estimulaziorako tailerra (Taller de estimulación mental gaztelaniz) izanen da, Lakuntzako kultur etxean, Gure Etxea elkarteak antolatuta. Tailerra 17:00etatik 19:00etara izanen da.
Apirilaren 1ean, asteartea, 19:00etna, Mikel Guerendiain Azpirozen Mauro nobelaren aurkezpena izanen da, Haritza tabernan, tabernak eta Arkatz Liburudendak antolatuta. Eleberriak Ezkabako ihesaldia dauka oinarri. Azalan Uharte Arakilgo irudi zahar bat agertzen da, baina herria ez da nobelan aipatzen. Gonbidapenak agortu dira.
Martxoaren 31tik apirilaren 4ra elizaren inmatrikulazioak salatzeko 'Tasio'-ren erakusketa ikusgai egonen da, Irurtzungo liburutegian. Apirilaren 6an, igandea, 'Inmatriculaciones. Oh muy God!' antzezlana eta gaiari buruzko izanen dira, kultur etxean.
Apirila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 |