Maiatzaren 3an, larunbata, Ezagutu Etxeberri - Irurtzungo Fazeroa ibilaldia antolatu dute. 08:00etan abiatuko dira, Plazaolatik, eta lau geldeialdi eginend ituzte: Bi Ahizpeko begiratokiak ezagutzeko Joseba Arlegirekin, usotegiak ezagutzeko basozainekin, hamaiketakoa hartzeko Etxeberrin eta, ondoren, Hiriberriko gaztainondoak bisitatuko dituzte Oihana Olaberriarekin. Bueltan, Irurtzungo azoka solidariora joanen dira parte hartzaileek. Ezagutu Etxeberri - Irurtzungo Fazeroa.08:00 Irteera, Plazaolatik. 08:45 Bi Ahizpeko begiratokiak geldialdia eta Joseba Arlegiren hitzaldia. 10:00 Usotegian geldialdia eta basozainen hitzaldia. 11:00 Hamaiketakoa, Etxeberrin. 12:15 Hiriberriko gaztainondoari bisita eta Oihana Olaberriaren hitzaldia. 13:15 Itzulera eta Irurtzungo azoka solidarioa.
Maiatzaren 3an, larunbata, elkartasun azoka eginen dute, Irurtzunen. Apirilaren 8ra arte berrerabil daitekeen edozein objektu jasoko dute.
Maiatzaren 3an, larunbata, eguerdian, 8. eLe festa izanen da, Altsasuko Alde Zaharreko Festen barruan. Idoia Granizo eta Ekain Alegre bertsolariekin mintzodromoa izanen da eta ondoren Andoni magoa eta auzatea izanen dira, Gure Etxearen aurrean (eguraldi txarrarekin Iortia zabalgunean). Sakanako mankomunitateko Euskara zerbitzuak, AEKk, Guaixe Fundazioak, Altsasuko Gazte Asanbladak eta Irurtzungo Aizpea Euskara Taldeak eta Pikuxar Euskara Txokoak antolatu dute ekimena.
Maiatzaren 3an, larunbata, Emakumezkoen esku pilota V. Nafarroako Torneoaren elite mailako finalerdiak izanen dira, Altsasuko Burunda frontoian. Emakume Master Cupek antolatu du pilota jaialdia, Altsasuko Udalaren babesarekin.
Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak.
Apirilaren 29an, asteartea, Martxel Larrazaren eta Joseba Olagarairen, besteak beste, LGTBI komunitateak herrietan bizi duen erbesteratze prozesuaren inguruko hitzaldia izanen da, Iortian. Egun berean, fotokazetaritza proiektuaren erakusketa mustuko dute; maiatzaren 6ra arte izanen da ikusgai.
Maiatzaren 3an eta 4an, larunbata eta igandea, Alde Zaharreko festak eta Maiatzeko Artisau Azoka ospatuko dute, Altsasun. Altsasuko Gazte Asanbladak ostiralean hasiko ditu ospakizunak.