Ekainaren 8an, igandea, Sakanako Mendizaleak taldeak Jaizkibilera mendi irteera antolatu du. Bertatik, Donibanera joanen dira bazkaltzera. Ekainaren 3a baino lehen eman daiteke izena, Iratxo elkartearekin harremanetan jarriz. Mendizaleak 07:30ean abiatuko dira, Matxainetik.
Ekainaren 8an, igandea, 28. Altsasu BTT Zeharkaldia izanen da. Altsasu, Etxarri, Bernoa, Urdiaingo igerilekuak, San Pedro, Sorozarreta, Orobe eta Olaztiko Auntzetxe lotuko ditu. Bikerrak "gure paraje ederrez gozatzera" animatu dituzte.
Ekainaren 8an, igandea, 10:30etik aurrera, Iskiza Sakana gimnasia erritmikoko taldearen ikasturteamaierako erakustaldial izanen da, Zelandin.
Ekainaren 8an, igandea, 19:00etan, Etxarri Aranazko Abesbatzak Igande Lirikoa kontzertua emanen du, Etxarri Aranazko elizan. Hainbat Zarzuela eta Opera ezagunen abestiak izanen dute oinarri udaberriko kontzertuan. Itsaso Loinaz abesbatzaren zuzendari berriaren lehenengo kontzertua herrian izanen da, eta abeslariekin batera Alicia Torrea pianistak joko du.
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Ekainaren 5ean eta 8an, osteguna eta igandea (19:00etan eta 19:30ean, hurrenez hurren), Tony Spiridakis zinemagilearen 'Una función inésperada' filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean. Sinopsia: Max telebistako gidoilari batek arriskuan jarri ditu bere ibilbide arrakastatsua eta bere erlazioa komiko bihurtzeko, baina ez du arrakastarik izan. Gero, desadostasun handia du emazte ohiarekin eta bikotekide berriarekin. Bederatzi urteko Ezra semearen asperger-ari aurre nola egin ahal izateko. Hori dela eta, erabaki gogor bat hartuko du. Emanaldia: Ekainak 5, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (4,5 euro). Ekainak 8, igandea, 19:30ean, Iortia kutlur gunearen areto nagusian (5 euro).
Ekainaren 6tik 8ra, ostiraletik igandea, Etxarri Aranazko Euskal Festak antolatu ditu gazte asanbladak herirko hainbat eragilerekin batera.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |