Azaroaren 8an, larunbata, Erburua kiroldegian jokatuko da saria; Nafarroako Kirol Jokoen Indoor Abiadura Txapelketarako baliagarria izango da.
Azaroaren 8an, larunbata, 12:30ean, San Donato eta San Cayetano baseliza-aterpearen berreraikuntzaren 20. urteurrenaren inguruko emanaldia izanen da, Uharte Arakilgo udaletxean, Beriain-San Donato elkarteak antolatuta.
Azaroaren 8an, larunbata, BGAren 28. urteurrena ospatuko dute.
Azaroaren 8an, larunbata, 3D Inprimagailuak ikastaroa izanen da, 17:30ean 20:30ean, Altsasuko Intxostiapunta gunean. Aurretik izena eman behar da, eta toki gutxi gelditzen dira. Ikastaroa Sarean Euskaraz programaren barruan eginen dute, eta aurretik izena eman behar da sareaneuskaraz.eus webgunean.
Jokin Pinatxo musikaria Janus Lester musika proiekutaren sortzailea eta abeslaria da. Berria esperientziak egitasmoaren barruan, taldearen kontzertua izanen da, azaroaren 8an, Iortia kultur gunean.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Urriaren 17an, Altsasuko ferien barruan, Artebide Sakanako artisten elkarteak antolatutako arte erakusketa mustu zuten, Iortia kultur guneko erakusketa aretoan. Erakusketa azaroaren 9ra arte egonen da ikusgai. Aurtengoa hamalaugarren edizioa da.
Azaroaren 16ra arte, Altsasu: Merkataritza eta merkatariak atzo eta gaur erakusketa ikusgai dago, Iortia kultur gunean. Argazkien bidez merakataritzak Altsasun duen garrantzia nabarmendu nahi du erakusketak.
Azaroaren 7tik 9ra eta 11n, sainduaren eguna, ospatuko dituzte festak Irurtzunen.