Abenduaren 9an, asteartea, 19:00etan, Lobos de Urbasa Iñigo Ubani Tirapu idazlearen liburuaren aurkezpena izanen da, Altsasuko Haritza tabernan: eleberria XVII. Mendeko Nafarroan, Madrilen eta ipar Europako gerrateetan kokatuta dago. Aurkezpena Arkatz liburudendak eta Haritza tabernak antolatu dute, eta dagoeneko gonbidapenak agortu dira.
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
Ilbeltzaren 11ra arte jaiotza egile sakandarrek egindako artelanak ikusgai izanen dira, Olatzagutian. Dozena bat dioramaren bidez Jesusen jaiotzako hamabi pasarte kontatzen dituzte.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||