Abenduaren 28an, igandea, 10:00etatik aurrera, 21. Sakanako Nesken Pala Txapelketaren finalak jokatuko dira, ondoren sari ematea eta palisten bazkaria izanen da. Partidak Euskalerriari pilotalekuan izanen dira (obrak amaituta badaude, bestela, Lakuntzako frontoian).
Abenduaren 28an, igandea, haurrendako bi ikastaro izanen dira Unanuko soziedadean: 17:00etan Lego Sormen tailerra izanen da 3 urtetik gorako haurrendako, eta, ondoren, 18:15ean, 6 urtetik gorako haurrendako Lego Robotiko tailerra.
Abenduaren 28an, igandea, 17:30ean, Lizarragako eskoletan eta Etxarri Aranazko kultur etxean zinema emanaldiak izanen dira. Lehenengoan, Gabonetako zinema izanen da, eta bigarrenean Barrakudaren altxorra filmaren emanaldia, euskaraz.
Abenduaren 28an, igandea, 18:00etan, Mendia antzezlanaren emanaldia izanen da, Lakuntzako kultur etxean, Lakuntzako Udalak, Zabalarte mendi taldeak eta Lakuntzako Pertza elkarteak antolatuta. Lanak talka baten inguruko eta mendiarekiko maitasunari buruzko bakarrizketa erakusten du, eta antzezlea Mikele Urroz Zabalza da; Iñigo Rodriguez-Clarorekin batera testua eta zuendaria ere da Urroz. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke.
Abenduaren 28an, igandea, 18:30ean, Bertso trama bertso saioa izanen da, Pikuxarko ganbaran, Pikuxarrek antolatutako Pikugabonak egitarauaren barruan. Idoia Granizo, Mintxo Astiz, Ainara Ieregi, Julen Bernaldo de Quiros, Endika Legarra, Jon Mendibil, Mikel Lasarte, Jabi Lezaun eta Oier Lakuntza bertsolariak ariko dira, eta Zigor Gartzia gai jartzailea izanen da.
Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Ilbeltzaren 11ra arte jaiotza egile sakandarrek egindako artelanak ikusgai izanen dira, Olatzagutian. Dozena bat dioramaren bidez Jesusen jaiotzako hamabi pasarte kontatzen dituzte.
Abenduaren 26an, 27an eta 28an, ostiraletik igandera, zenbait ekimen eta jarduera antolatu dituzte, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Hilabeteko azken ostiral guztietan bezala, abenduaren 26an, Sexgunea sexualitate aholkularitza zerbitzua izanen da, 17:30etik 20:30era. Larunbatean urte amaiera festa ospautko dute, Agur 2025 festa, 3 eurotan, 22:00etatik 01:00etara, eta igandean, Party zozketa ekimena izanen da, Altsasuko gazte gunean, 18:00etatik aurrera.
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||