Ilbeltzaren 23an, ostirala, 18:00etan, Hebras, la caja de la memoria Victoria A. Musseti antzerkigile olaztiarraren Pajaros Pintados konpainiaren lan berriaren aurkezpena izanen da, Olaztiko kultur etxean: jostorratz, guraize eta patroi paper artean jostun baten eta bere alabaren istorioa kontatzen du lanak. Konpainia astebete egon da kultur etxean lana prestatzen, eta aurkezpenaren ondoren taldearekin solasaldia izanen da.
Ilbeltzaren 23an, ostirala, 18:00etatik 19:30era, Jakinmin elkartearen 7 eta 11 urte bitarteko haurrendako filosofia tailerra izanen da, Urdiaingo liburutegian. Hitz egiteko, jolasteko eta taldean pentsatzeko tailer bat da.
Ilbeltzaren 23an, 18:30ean, Richard, amigo. Memorias de una ciudad que no olvida dokumentalaren proiekzioa izanen da, Altsasuko gaztetxean.
Ilbeltzaren 23an, ostirala, folklorea, kondairak eta mitologia uztartzen dituen filmaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Ilbeltzaren 23an, ostirala, 19:00etan, Ez AHT, ez erraustegia. Sakana bizirik! elkarretaratzea deitu dute, Altsasuko udaletxearen aurrean.
Ilbeltzaren 23an, ostirala, 19:30ean, urdaiazpiko ebakitzailea eta DJ Dyra Olaztiko Barandi tabernan izanen dira.
Ilbeltzaren 23an, ostirala, 20:00etatik aurrera, pintxopotea izanen da, Olatzagutiko Maisuenea gaztetxean. Ondoren, 23:00ak aldera, The Karkamals eta Kaos Rural taldeen kontzertuak izanen dira.
Ilbeltzaren 23an eta 24an, ostirala eta larunbata, Tramankuluren Berdintasuna IV. ihes gela izanen da, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Aurretik izena eman behar da, eta taldeka parte hartu behar da; hiru txanda daude: 17:00etan, 18:30ean eta 20:00etan.
Ilbeltzaren 16an eta 17an, momotxorroak; 23an eta 24an, maskaritak, eta 30ean eta 31n, sorginak, biltzera deitu deitu Altsasuko Herri Ihauteri batzordeak, Gure Etxean. Ostiraletan, 19:00etan, batzarrak izanen dira, eta larunbatetan, 10:30ean, tailerrak. Bilera horietan 2025eko ihotearen balorazio zehatza egin eta ospakizunerako hobekuntzak edo aldaketak eztabaidatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Gure Etxean izanen dira. Ilbeltzak 16 ostirala Momotxorroen bilera Ilbeltzak 17 larunbata Ipurukoak egiteko tailerra (edukiera beteta) Ilbeltzak 23 ostirala Maskariten bilera Ilbeltzak 24 larunbata Maskariten tailerra: Maskariten jantzia non eskuratu, erosoago joateko aholkuak, maskarita osatzen duten oihalak eraman eta josi... Ilbeltzak 30 ostirala Sorginen bilera Ilbeltzak 31 larunbata Sorginen tailerra
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||