Astea hasteko eta despeditzeko festa egunak izanen dituzte altsasuarrek. San Joanekin hasitako dira gaur eta domekan San Pedrorekin despeditu. San Joan bezperako gauak Altsasun berezitasunik badu, haiek hurrengo goizean ikusten dira. Alde batetik, etxeen ateetan jartzen den iratzeen alfonbrak dira. Bestea, balkoietan jarritako abardiak. Lizar adarrak maite diren pertsonen balkoian jarriko dituzte eta makalak horren gustuko ez dituztenen etxeetan. Udaletik ohitura hori sustatzeko lehiaketa antolatu dute. Parte hartu nahi dutenek iortia@altsasu.net helbidera bidali ditzakete argazkiak.
San Joan suak pizteko ohiturak herriko zorua ez hondatzeko Altsasuko Udalak area banatuko du haren gainean sua egin ahal izateko. Area Pilotajauku, Amandrea (hilerria), Zubeztia, Zelai eta San Joan kaleen arteko bidegurutzean, Intxaurrondo, Idertzagain, Amaia, Zumalakarregi eta Iortia.
Garagarrilak 23, astelehena
17:30ean Loretsua zirkoa, txokolate-jana eta haurrendako sorpresak San Joan kalean.
19:00etan Alma Navarraren kontzertua San Juan kalean.
19:30ean Udalbatza, txistulariekin batera, udaletxetik San Joango ermitara abiatuko da.
20:00etan Auzatea
20:30ean Festen hasiera: San Joango sua piztea. Herriko suak pizteko etxaju iragarlea.
Kalejira eta auzatea Foru plazaraino.
21:30ean Sakaranga txarangak eta Pancho Balbuenak suak dauden kaleak girotuko dituzte.
23:00etan Dantzaldia Ibai Berriak taldearekin, San Joan plazan.
Egubera taldeak, bestalde, udako solstizioa ospatuko du, gaur, 20:00etan, Foru plazan. Dantzariek, fanfarreak eta Zubiondo abesbatzak agurra eginen dute. Ondoren sua piztuko da, hara miura botako dute elkartutakoek. Ondoren auzatea izanen da. Altsasuko harategiek emandako txistorra eta okindegiek emandako ogia banatuko da, udalak banatutako ardoarekin batera. Akaberan Katealde etxeko produktuen zozketa eginen du Eguberak.
Garagarrilak 24, asteartea
20:00etan Zortzikoa eta auzatea Foru plazan. Merenduak.
22:30ean Dantzaldia Haize Berriak bandarekin, Foru plazan.