Basakoetxeako bordak, atzera ere, herri bazkaria hartuko du bihar. Irintarrak 14:30ak aldera mahaira eseriko dira. Akordeoilariaren doinura kantuan eta dantzan arratsalde pasa eginen dute. Festak herrian izanen du segida, frontoian berendu-afaria prestatu eta ardoa banatuko baita. Bazkari hori urtero San Joan egunetik hurbilen dagoen larunbatean egiten dute irintarrek. Izan ere, garai batean Irañetako festak San Juanetan ospatzen ziren, baina belarrak jasotzeko lanak zirela eta, festak agorrilera atzeratzea erabaki zuten.
Astelehenean, berriz, Txapel-azpi elkarteak afari-merienda hartuko du. Iluntzean, han sua piztu eta haren ginetik saltatuko dute.