Horixe piztuko da bihar Irurtzungo plazan. 21:30ean txalapartariek eta trikitilariek euren doinuak zabalduko dituzte lehenik. Ordu bat geroago, gau betean, plazaz jabetuko dira joaldunak eta pertsonaia mitologikoak. Haiekin batera etorriko da sua plazara.
Gaur bertso poteoa izanen da Irurtzunen. Eneko Lazkoz eta Jokin Uranga bertsolariak batetik bestera ibiliko dira, 20:00etatik aurrera eta Pikuxarretik abiatuta. Aizpea Irurtzungo euskaltzaleon topaguneak eta Orritz dantza taldeak antolatu dute guztia, udalaren eta kultur kontseiluaren laguntzaz.