“San Juan urdiña, onak zabaltzazu, geiztuek iyertzazu, geiztue den guziye onaa konpartitzazu” leloa behin eta berriz entzunen da gaur Lakuntzan, su gainean salto egiten dutenen ahotan. Hainbat su piztuko dira Lakuntzan eta asko izanen dira ere kalean afalduko dutenak ere, auzoka edo koadrilaka. 22:00etatik 24:00etara, lakuntzarrak elizako ezkil-dorrean elkartuko dira. Bitarte horretan bi ezkila handiak eta txikiak joko dituzte, gainera, goiko aldean auzatea izanen da.