Urteak San Joanak ospatu gabe eman ondoren, gaur ohitura berreskuratuko dute Etxarrenen. Urritzolako, Irurtzungo eta Etxarrengo gaitero bana elkartu eta hirurak kalejira eginen dute, 19:00etan. Etxarrendarrak 20:00etan Aranburu frontoiaren kanpoko aldean elkartuko dira txistor jatea izanen delako. Majo merendatu ondoren sua piztuko dute han bertan gainetik salto egiteko.