Gaur San Joan ermitan elkartuko dira urdiaindarrak. Herriaren etxetik 19:30 aldera abiatuko dira, musika lagun. Ermitan meza izanen da eta haren ondoren, ermitako plazan, sua piztuko da eta arto koxkolak erreko dituzte txikienek. Aldi berean, emakume gazteek garai bateko soinekoekin jantzita San Joan kantaita abestuko dute, eskutik helduta erritmoa eramanez. Kantu bidez uzta ona eskatu ondoren dantzariak ariko dira. Herrira bueltan afaltzera joanen dira.