Etxerako loteak banatuko dituzte, gaur, San Juan bezperan Iturmendin, 19:00etan. Horren ondoren udalak auzatea eskainiko die iturmendiarrei. Jan-edanera elkartuko dira bai heldu (gazta eta txistorra) bai txikiak (izozkiak). Gauarekin batera, 22:00ak aldera, sua piztuko dute Arrano Beltza plazan.