Gaur, San Joan bezperan, suak eta haren gaineko saltoak batuko ditu sakandarrak. Udako solstizioak, gainera, festak ekarriko ditu Uharte Arakil, Arbizu eta Altsasuko San Joan auzora. Eguna eta gauaren luzera berdintzen den data seinalatu horretan makina bat ohitura izaten dira, eta bat mahaiaren inguruan merendu-afariak egitearena da.
Egiarretan bezala, Unanun, Lizarragan, Lizarragabengoan eta Etxarri Aranatzen su ederrak piztuko dituzte eta haien gainean salto egiteko. Zorriyek eta partzak kentzeko esanen dute Etxarrin salto egiterakoan.