Miren Rabaz Irañeta kultura zinegotziak piztu zuen larunbatean lau festa egunei hasiera eman zien suziria. Festak iragartzeko kartel lehiaketako sarituak, Aingeru Uharte Navarrok, eskola materialeko 40 euroko balioa zuen txartela jaso zuen. Eider Claver Zubietak eta Oiher Uharte Navarrok osatu zuten lehiaketako podiuma.
Bestalde, pasa den urtean jaio ziren 13 umeei zapi bana jarri zieten. Ez ziren omendu bakarrak izan. Paqui Diaz Herrerak duela bi aste goxoki-denda zabaldu zuen eta ekintzailetasunaren aitortza jaso zuen.