Itur bedeinkatura joanen dira olaztiarrak bihar. 10:00etan abiatuko dira San Migel plazatik Burundar Txistularien doinuak lagunduta. Altzania magaleko iturrian 11:00ak aldera hamaiketako hartuko dute. Kuadrilendako horren ondorengo egitekoak mahaiak egoki jartzea eta bazkaria prestatzen hastea izanen da. Mahaira 14:30ean eseriko dira. La Cigarra txarangaren doinuek 17:30ean jasoko dituzte denak aulkietatik eta haren airera dantzan eta kantan ariko dira elkartutako guztiak. Merendatzeko, 19:00etan, sardina jatea antolatu dute itur bedeinkatuan. Handik jaitsita, San Migel plazan, disko Nemux ariko da musika jartzen, 23:00etatik 2:00etara.
Astelehenean, berriz, san joan suak piztuko dira Olatzagutiko hainbat kale eta txokotan.