Kintoak 2015

Kintoak festarako prest

Guaixe 2015ko ots. 16a, 08:07

Gaur goizean plazan elkartuko dira kintoak. 10 kinto dira, baina haiekin beste 11 kinto gazte edo “laguntzaile” ibiliko dira, guztira 21 kide. Kintoak: Andoni Egurza, Irune Vitoria, Janire Cerviño, Jon Arregi, Leire Vilariño, Marina Zabala, Oihan Soto, Roberto Zubieta, Beñat Torrente eta Raquel Amores. Guztiak elkarrekin etxez etxeko eta lantegiz lantegiko eskean ibiliko dira astelehen goiz eta arratsaldez, musikaren doinuak lagun dituztela. Koheteek adieraziko dute herriko zein txokotan dauden. Lakuntzako jatetxeetan bazkaltzeko eta afaltzeko geldituko dute eskea. Gaua Tolosako inauterietan despedituko dute, autobusa Uharteko kintoekin konpartituz. Bihar, Tolosatik bueltan gosaldu ondoren, bezperako martxan bera izanen dute, eskean eta bazkari-afarietan. Eguna Altsasuko inauterietan despedituko dute, parrandan.