Giza katearen zuzeneko kontakizuna

Guaixe 2014ko eka. 7a, 10:00

Guaixe astekaria eta Beleixe Irratiak (FM 107,3) beste 20 hedabiderekin batera, orien artean Altsasuko Hitzondo ataria, giza katearen zuzeneko jarraipena eginen dute. Sakanako Irrati euskaldunak Info 7 irratiak eginen duen saio berezia zabalduko du 10:00etatik 14:00etara. Saioa www.guaixe.net bidez entzun daiteke. Guaixe.net atarian ere twitter bidezko jarraipena eginen zaio ekimenari. Gainera, web orrian eta sare sozialetan argazkiak zabalduko ditu Guaixek. Hedabideen ekimen bateraturekin argazkiak partekatu nahi dituzten herritarrek 647 319 747 whatsapp-era bidali ditzakete.

Bestalde, Iturmendiko Eztanda Irratiak (FM 107,7) Piriniotako Irati Irratiarekin eta Iruñerriko Eguzki Irratiarekin batera saio berezia eginen du igandean, 10:00etatik aurrera. Twitter eta Facebook sareak zabalik izanen dituzte, baita 948 220 758 telefonoa eta 645 442 420 whatsapp-a. Bestalde, Berria egunkariak, bestalde, igandean bertan edizio berezia argitaratuko du eta Gure Esku Dago-k ekitaldiak antolatu dituen herrietan dohainik banatuko da, esaterako, Etxarri Aranatzen.