Apirilaren 22an, larunbatean, pala partidak izanen dira Etxarri Aranatzen. Gainera, Gure Pilotakoak Aranzadin eta Auritzberrin izanen dira ere.
Apirilaren 22an, larunbata, ibarreko Kontseilu Sozialistak, GKSk, Ikasle Abertzaleak-ek eta Itaiak Sakanako Mugimendu Sozialistaren eguna ospatuko dute Lakuntzan.
Apirilaren 22an, larunbata, Olazti-Urbasa Rallysprint lasterketa antolatuko du Sakanako eskuderiak.
Apirilaren 22an, larunbata, jokatzekoa zen Nafarroa Oinezek antolatutako proba bertan behera utzi dute, gutxieneko partaidetza "lortu ez delako".
Apirilaren 22an, larunbata, 'Passport' Yllana konpainiaren antzezlana izanen da Iortia kultur gunean.
Martxoaren 16tik apirilaren 23ra Aixita gazteluan egindako esku hartze arkeologikoen inguruko erakusketa izanen da Pikuxarren.
Martxoaren 31n, ostirala, mustuko dute Iruñeko Kondestable jauregian Andra Mari Ikastola antolatzen ari den 2023ko Nafarroa Oinezaren 'Artea Oinez' erakusketa. Maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñean.
Apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte Mugarik Gabe Nafarroa GKEren erakusketa izanen da Olaztiko liburutegian.
Liburuaren Egunaren harira, apirilaren 17tik 21era arte, astelehenetik ostiralera, Altsasuko Liburutegiak egitaraua prestatu du: ipuin kontaketa, hitzaldiak, solasaldia eta haurrendako tailerrak izanen dira.
Apirilaren 20tik maiatzaren 21era 'Koldo Arnanz tailerra: 30 urtez artearen magiapean' erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Apirilaren 20an, osteguna, Etxarri Aranatzen; apirilaren 25ean, asteartea, Irurtzunen, eta apirilaren 27an, osteguna, Altsasun, energia "bertan" sortzeko eta kontsumitzeko aukeren inguruko hitzaldiak izanen dira.
Apirilaren 20an, 21ean eta 23an, osteguna, ostirala eta igandea, David Marqués zinemagilearen komedia izanen da Iortia kultur gunean.
Apirilaren 21ean eta 22an, ostirala eta larunbata, Intxostiapunta gazte gunean murala margotzen jarraituko dute gazte agendaren barruan.
Apirilaren 21etik 23ra, ostiraletik igandera, Antikapitalistak taldeak Euskal Herriko Ezker Eraldatzailea Eztabaidatuz topaketa eginen du Ziordiko gune autogestionatuan.
Apirilaren 21ean eta 22an, ostirala eta larunbata, Larrazpi eguna ospatuko dute Irurtzunen.