Apirilaren 28an, ostirala, Dantzabideak programaren barruan Altsasuko BHI, Korazonistak eta Andra Mari eta Iñigo Aritza Ikastoletako ikasleek 'Guri dagokiguna' dantza emanaldia eginen dute, Dantzaz-eko dantzariekin batera.
Langilearen Nazioarteko Egunaren harira, apirilaren 28an, ostirala, Maiatzaren lehena eta sozialismoaren beharra hitzaldia eginen dute Irurtzunen eta Altsasun, eta maiatzaren 1ean, astelehena, Iruñeko mobilizaziora joateko autobusa antolatu dute.
Apirilaren 28an, ostirala, Iñaki Sagredoren aurkezpena izanen da Irurtzungo kultur etxean.
Apirilaren 28an, ostirala, Lakuntzako liburutegi espazioaren ate irekiera eginen dute.
Apirilaren 28an, ostirala, Irurtzunen, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Altsasun Etxeraren elkarretaratzeak eginen dira.
Martxoaren 31n, ostirala, mustuko dute Iruñeko Kondestable jauregian Andra Mari Ikastola antolatzen ari den 2023ko Nafarroa Oinezaren 'Artea Oinez' erakusketa. Maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñean.
Apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte Mugarik Gabe Nafarroa GKEren erakusketa izanen da Olaztiko liburutegian.
Liburuaren Egunaren harira, apirilaren 17tik 21era arte, astelehenetik ostiralera, Altsasuko Liburutegiak egitaraua prestatu du: ipuin kontaketa, hitzaldiak, solasaldia eta haurrendako tailerrak izanen dira.
Apirilaren 20tik maiatzaren 21era 'Koldo Arnanz tailerra: 30 urtez artearen magiapean' erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Apirilaren 24tik 28ra, astelehenetik ostiralera, liburu azoka izanen da Ziordian. Gainera, apirilaren 25ean, asteartea, liburu jokoa eta 27an, osteguna, haurrendako tailerra izanen da.
Nafarroako Trenaren Aldeko plataformak inguruko plataformekin landutako ikerketa teknikoaren aurkezpena eginen dute apirilaren 26an, Olaztin; apirilaren 27an, Altsasun; maiatzaren 4an, Irurtzunen; maiatzaren 10ean, Uharte Arakilen, eta maiatzaren 12an, Bakaikun.
Apirilaren 27an, 28an eta 30ean, osteguna, ostirala eta igandea, Alex Convery estatubatuarraren filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Apirilaren 28an, ostirala, Sexgunea eta apirilaren 29an, larunbata, birziklatze tailerra izanen dira Intxostiapunta gazte gunean.