Maiatzaren 5ean, ostirala, 'Inasa. Irurtzungo langileon indarra eta arnasa' film dokumentalaren aurkezpena eginen dute Irurtzungo kultur etxean.
Maiatzaren 5ean, ostirala, bertsolaritza eta pilota uztartzen dituen Ados pilotaren jaialdia izanen da Altsasuko Burunda frontoian.
Maiatzaren 5ean, ostirala, Nafarroako Foru Komunitatea Pilota Torneoaren bi jaialdia izanen da Ziordian.
Maiatzaren 5ean, ostirala, Alfredo eta Iker Piedrafitaren emanaldia izanen da Lakuntzako kultur etxean.
Martxoaren 31n, ostirala, mustuko dute Iruñeko Kondestable jauregian Andra Mari Ikastola antolatzen ari den 2023ko Nafarroa Oinezaren 'Artea Oinez' erakusketa. Maiatzaren 7ra arte izanen da Iruñean.
Apirilaren 17tik maiatzaren 5era arte Mugarik Gabe Nafarroa GKEren erakusketa izanen da Olaztiko liburutegian.
Liburuaren Egunaren harira, apirilaren 17tik 21era arte, astelehenetik ostiralera, Altsasuko Liburutegiak egitaraua prestatu du: ipuin kontaketa, hitzaldiak, solasaldia eta haurrendako tailerrak izanen dira.
Apirilaren 20tik maiatzaren 21era 'Koldo Arnanz tailerra: 30 urtez artearen magiapean' erakusketa izanen da Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan.
Nafarroako Trenaren Aldeko plataformak inguruko plataformekin landutako ikerketa teknikoaren aurkezpena eginen dute apirilaren 26an, Olaztin; apirilaren 27an, Altsasun; maiatzaren 4an, Irurtzunen; maiatzaren 10ean, Uharte Arakilen, eta maiatzaren 12an, Bakaikun.
Presoaren heriotzaren 30. urteurrenean zenbait ekimen eginen dituzte Etxarri Aranatzen: apirilaren 30ean, igandea, dokumentala izanen da, maiatzaren 5etatik 7ra arte 'Piti'-ren lanen erakusketa eta maiatzaren 10ean 'Sorkuntza eta espetxea' mahai ingurua. Maiatzaren 13an ekitaldia eginen dute.
Maiatzaren 4an, 5ean eta 7an, osteguna, ostirala eta igandea, Martin Bourboulon zinemagilearen film frantziarraren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.
Maiatzaren 5ean, ostirala, bingo musikatua izanen da Intxostiapunta gazte gunean. Maiatzaren 6an, larunbata, gazte txokoa Foru plazara aterako dute.
Maiatzaren 5ean, 6an eta 7an, ostiraletik igandera, Altsasuko euskal festak ospatuko dituzte. Igandean Artisau azoka izanen da.