Urriaren 14an, larunbata, Klasikoen topaketaren seigarren edizioa izanen da. Besteak beste, mobylette cady motor baten zozketa eginen dute.
Urriaren 14an, larunbata, Zuk Performing Arts konpainiaren Lorcaren klasikoaren bertsioa izanen da, Iortia kultur gunean, Sendaberri programaren barruan.
Urriaren 14an, larunbata, Irunberriko antzerki tailerraren emanaldia izanen da, Irurtzungo kultur etxean, Antzerki Tailerren Topaketen barruan.
Lastailan zehar Burunda mendebaldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak adimen osasunari buruzko argazki lehiaketara aurkeztutako irudiak eta haiek laguntzen dituzten testuak ikusgai izanen dira antolatzailearen egoitzan eta ibarreko hiru osasun etxeetan.
Urriaren 3tik urriaren 31ra arte, Pikuxar tabernan, Koldo Arnanz Zufiaurre margolanen erakusketa izanen da.
Urriaren 29ra arte, Uharte Arakilgo udaletxeko erakusketa gelan, Ivan Benitez kazetariaren 'Nieva Ceniza' argazki erakusketa izanen da.
Urriaren 13tik aurreran artista lakuntzarraren hainbat marrazki ikusgai daude Lakuntzan.
Urriaren 15ean, igandea, Txistor eguna ospatuko dute arbizuarrek. Bezperan, urriaren 14an, Nafarroako Erremonte txapelketa izanen da.
Urriaren 12an, 15ean eta 16an, osteguna, igandea eta astelehena, Woody Allen zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da Iortia kultur gunean.