Azaroaren 16an, osteguna, besteak beste, Ziordiko, Olaztiko eta Altsasuko adinekoen diagnostikoaren aurkezpena eginen dute, Ziordiko gazte txokoan.
Urriaren 20etik azaroaren 20ra Artebide Elkarteak antolatutako XII. Arte Azokaren erakusketa izanen da, Iortia kultur gunean. Urriaren 20an, ostirala, izanen da mustutzea eta 22an azoka eginen dute. Urriaren 27an eta azaroaren 17an Txuspo Poyoren azken film laburra proiektutatu dute.
Azaroan margo erakusketa izanen da Irurtzungo euskal txokoaren tabernan.
Azaroraen 30era arte Antonio Valenciaren argazkiak ikusgai egonen dira kultur gunearen korridorean.
Azaroaren 25ean Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako eguna da, eta Altsasuko Udaleko Berdintasun zerbitzuak egitaraua prestatu du: 7an, 'Emakumeak eta indarkeria' hitzaldia; 10ean, indarkeria sare sozialetan hitzaldia; 20an, 'Ama-das' dokumentala, 24an, 'Behi-jasa' antzerkia.
Azaroaren 9an eta 16an, osteguna, zaintzaren inguruko irakurketa eta idazteka tailerra antolatu du Uharte Arakilgo Mugimendu Feministak.
Azaroaren 14an, asteartea, Altsasuko Mugimendu Feministaren greba batzordea izanen da, Gure Etxean. Azaroaren 17an, ostirala, Irurtzungo eta Arakilgo feministen greba prestatzeko asanblada ireki mistoa izanen da, Irurtzungo kultur etxean. Azaroaren 18an, larunbata, asanblada izanen da Iturmendiko auzo gelan.
Azaroaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea, Lone Scherfig zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Azaroaren 16an eta 19an, osteguna eta igandea, Paco Arango zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |