Abenduaren 17an, igandea, besteak beste, mendizaleen aldeko meza izanen da, Aralarko santutegian.
Abenduaren 17an, igandea, margoketa herritarra deitu dute Aztalubian.
Abenduaren 17an, igandea, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak eta Sakana Harrera Haranak, Olaztiko Udalaren laguntzarekin, Elkarri Laguntza Elkartea laguntzeko azoka antolatu dute.
Abenduaren 17an, igandea, Iagomagoaren 'Serendipia' ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Abenduaren 17an, igandea, Sakanako gimnasia erritmokoko taldeen erakustaldia izanen da, Altsasuko kiroldegian.
Abenduaren 17an, igandea, Castillo Suarezek Altsasuko kondairan oinarritutako ipuinaren aurkezpena eginen du, Arbizuko Olatzea hotelean.
Abenduaren 17an, igandea, Etxarri Aranazko Abesbatzaren kontzertua izanen da, herriko elizan. Emanaldia Abesbatza Txikiaren parte hartzea izanen da.
Abenduaren 1ean, ostirala, Koldo Arnanz Zufiaurre artista altsasuarrak lantegi zaharretan oinarritutako artelanen erakusketa mustuko du Uharte Arakilgo udaletxean. Erakusketa abenduaren 24ra arte egonen da ikusgai.
Ilbeltzaren 7ra arte Sakanako Belenzaleen Jaiotzen erakusketa zabalik egonen da, elkartearen Olatzagutiko egoitzan. Dozena bat dioramek osatzen dute erakusketa.
Abenduaren 12tik urtarrilaren 28ra arte ADItech-eko zientzialari ilustratuen inguruko erakusketa ikusgai egonen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 14tik urtarrilaren 31ra arte Forjas Brunek eskuz egindako forja koadroen erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Abenduaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, Rebecca Miller zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 14an eta 17an, osteguna eta igandea, Antonio Mendez Esparza zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Abenduaren 15ean eta 17an, ostirala eta igandea, Sakanako Gure Pilota Txapelketaren Lehen Mailako eta Elite Mailako finalerdiak jokatuko dira; abenduaren 16an, larunbata, elkartearen partidak izanen dira ere.
Eguberrietarako zenbait ekimen antolatu dituzte ihabarrek: abenduaren 16, 23 eta 30ean, motxilak egiteko tailerra; 24an, mendi irteera; 29an, pizza tailerra; 30ean, bajera apainduko dute; ilbeltzaren 2an, gaileta tailerra, eta 4an, ipuin kontaketa izanen dira.
Abenduaren 16an, larunbata, Mari Domingi Itxasperrin izanen da; abenduaren 17an, igandea, Irurtzunen Olentzeroren postontzira kalejira eginen dute eta Lakuntzan ere gutunak eramateko aukera izanen dute, eta Olatzagutian Laminatutur Olentzeroren laguntzaileak gaztetxera bisita eginen du.
Lakuntzako pertzako kondairan oinarritutako ipuina sortu dute Garazi Otsagabia eta Iker Uribe lakuntzarrek, eta abenduaren 17an, igandea, Lakuntzako kultur etxean; abenduaren 21ean, osteguna, Pikuxarren, eta abenduaren 26an, asteartea, Altsasuko liburutegian aurkeztuko dute.
Urria | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |