Otsailaren 24an, larunbata, Irurtzungo Emakume Taldeak autodefentsa tailerra antolatu du, Elena Malaguillarekin.
Otsailaren 24an, larunbata, lagun edo familiarekin arratsalde "desberdina" pasatzeko mahai jolasak arratsaldea antolatu dute, Etxarri Aranazko kultur etxean.
Otsailaren 24an, larunbata, Adam Rapp Pulitzer sarira izendatutako antzerkigilearen lana izanen da, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 24an, larunbata, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariekin afaria izanen da, Ihabarko herri etxean.
Ilbeltzaren 26an, ostirala, 90. urteurren ospakizunei hasiera emanen diote. Otsailaren 29ra arte erakusketa izanen da; hilaren 31n, otsailaren 7an eta 14an, tailerra; otsailaren 2an eta 9an, Karmele Jaioren eta Reyes Berruezoren hitzaldiak; 16an, ikuskizuna, eta 23an, Angeles Casorekin topaketa.
Otsailaren 23an, ostirala, 'Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte' erakusketa mustu dute Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Martxoaren 20ra arte ikusgai egonen da. Horren hariran, otsailaren 27an, asteartea, haurrendako tailerra izanen da.
Otsailaren 22tik 25era, ostegunetik igandera, 'Trenbidearen defentsan eta AHTaren txikizioa gelditzeko' jardunaldiak eginen dituzte Irurtzunen, Altsasun eta Agurainen. Besteak beste, hitzaldiak, slasaldiak, erakusketak, ikuskizunak eta erakusketak izanen dira.
Otsailaren 22an, 25ean eta 26an, osteguna, igandea eta astelehena, Sofia Coppola zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 22an eta 25ean, osteguna eta igandea, Eric Lavaine zinemagilearen filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean.
Otsailaren 24an, larunbata, Sexgunea zerbitzua izanen da, Altsasuko gazte gunean, eta 25ean, igandea, Gazteendako zinema saioa izanen da.