Irailaren 21ean, larunbata, Ergoienako Bira eta Eguna ospatuko dute Dorraon.
Irailaren 21ean, larunbata, Lagun Artea, Lazkao, Etxarri, Alipendi eta Beti Kozkor taldeen arteko torneoa jokatuko dute, Zelai Berrin.
Irailaren 21ean, larunbata, Jose de Luna eta Edu Luky aktoreek protagonizatzen duten umore ikuskizuna emanaldia izanen da, Olatzagutiko kultur etxean.
Irailaren 21ean, larunbata, Etxarri Aranazko Abesbatzaren eta Etorkizuna dantza taldearen ikuskizuna izanen da, Etxarri Aranazko plazan.
Irailaren 21ean, larunbata, Zabalarte mendi elkarteak Aratzera mendi irteera antolatu du; irailaren 22an, igandea, Larrañeta taldeakoak Lezaungo Zaborratera joanen dira eta Iratxokoek Aralarretik ateraldia eginen dute. Altsasuko Mendigoizaleak Entziara joanen dira, 22an.
Irailaren 21ean eta 22an, larunbata eta igandea, Red Goat Tournament ekimena izanen da.
Irailaren 15ean, igandea, zozketa baterako saskia egiteko materiala jasotzeko puska biltza eta palestinar dantzaren entsegua eginen dute, besteak beste; irailaren 21ean, larunbata, elkartasun aguna izanen da Ihabarren.
Irailaren 21ean, larunbata, Josefina Arregi Klinika Alzheimerraren III. Herri Martxa-Lasterketa izanen da, Alzheimerraren Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Egitarau zabala prestatu dute, eta izena ematea zabalik dago.
Urriaren 13ra arte, Yolanda Arnedo dekorazio tailerraren lanak ikusgai egonen dira, Iortia kultur guneko erakusketa gelan.
Irailaren 16tik 26ra ate irekiak jardunaldiak izanen dira Altsasuko gazte gunean, eta irailaren 28an, larunbata, irekiera jaia eginen dute.
Lau herritako antzerki tailerren antzezlanen emanaldiak izanen dira Irurtzungo kultur etxean irailaren 20an, 22an, 27an eta 29an, Artikusek antolatutako Antzerki tailerren topaketan. Angel Sagues antzerkigilea da sustatzailetako bat.