Azaroaren 19an, asteartea, 18:00etan, Altsasuko gaztelaniazko irakurketa klubaren hilabeteko topaketa berezia izanen da, Iortia kultur gunearen erabilera anitzeko aretoan. Berdintasun zerbitzuak Azaroaren 25 Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren harira antolatu duen egitarauan eta liburutegiarekin elkarlanean, Feminismoa irakurgai programaren barruan, Tatiana Tibuleac idazlearen El verano en el que mi madre tuvo los ojos verdes liburua izanen dute mintzagai Naia Carlos Mendiorozekin.
Azaroaren 12tik eta hilabetea bukaerara arte Jose Antonio eta Javier Perez Fabo nafarren Bi anaia pintura eta eskultura erakusketa izanen da, Pikuxarren.
Azaroaren 5etik 29ra, Palestinari buruzko erakusketak izanen dira, Altsasuko liburutegian; Palestinaren historia azaltzen dituzten panelak, Mohammed Zaanounen argazkiak eta gaiari buruzko liburuak ikus daitezke. 13an gaiari buruzko Lidon Soriano doktorea eta erizainaren hitzaldia izanen da.
Azaroaren 25aren harira hainbat ekimen antolatu ditu Altsasun Berdintasunak, beste zerbitzuekin batera: azaroaren 15ean, Gozamenez film laburrak; 16an, 'Nevenka' antzerkia; 19an eta 27an, Feminismoa irakurgai; 20an, Nerea Barjolaren hitzaldia; 24an, gazte zinema eta 25ean, mobilizazioak.Azaroan zehar gaiaren inguruko liburu erakusketa eginen dute, liburutegian.
Azaroaren 18an, astelehena, Itoitz Artozki Artezki erakusketa zabalduko dute, Iortia kultur guneko erakusketa gelan. Galdutzat ematen ziren Artozkin 31 artelanetatik hamalau berreskuratu zituzten Itoizko solidarioek, eta horiek Altsasun izanen den erakusketan ikus daitezke borrokaren argazkiekin, maketekin eta oroitzapen objektuekin. Erakusketak abenduaren 10era arte egonen da, Iortia kultur gunean, astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara eta igandetan 18:00etatik 20:30era. Abenduaren 7an itxita egonen da. Azaroaren 22an, ostirala, erakusketaren inguruko solasaldia izanen da Iortia kultur gunean bertan.