Ilbeltzaren 20an, astelehena, San Sebastian ermitan bilduko dira olaztiarrak.
Foruzaingoak Arakilgo Udalari jakinarazi dio "momentuz" lanak eten direla. Izurdiagan batzarra eginen dute ilbeltzaren 20an, eta parte hartzeko deia egin du Stop AHT Zundaketak egitasmoak.
Ilbeltzaren 20an, astelehena, 'Linving Kultur' film dokumentalaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean, Filmoteka Nafarroan programaren barruan. Marga Gutierrez zuzendariak aurkeztuko du lana.
Astelehenero, 12:00etan, Sakanako pentsiodunen mugimenduaren pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak egiten dituzte, Altsasuko udaletxearen parean eta Zumalakarregi plaza tartekatuz.
Ilbeltzaren 18tik 20ra, larunbatetik astelehenera, ospatuko dituzte neguko festak lakuntzarrek. Ilbeltzaren 17an, ostirala, festaurrean, hainbat ekimen antolatu dituzte, besteak beste, Piperropil txapelketa. Danborrada, ohi bezala, ilbeltzaren 19an gauerdian izanen da.
Otsailaren 2ra arte Stop genozidioari! eskultura erakusketa izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Artistak Genozidioaren Aurkak eta Eskuahaldunak Eskultoreen Elkarteak antolatu dute erakusketa. 50 eskulturgilek lan bana egin dute, artearen bidez kontzientzak pizteko eta "bizitza eta justizia defendatzeko". Erakusketa igandetik ostegunera 17:30etik 19:45ra eta larunbatean 19:00etatik 20:00etara bisita daiteke, kultur guneko erakusketa aretoan.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |