Maiatzaren 16an, ostirala, 18:00etan, Altsasuko Udalak antolatutako Gozamenez film laburren lehiaketaren sari banaketa eta film laburren emanaldia eginen dute, Intxostiapunta gazte gunean.
Maiatzaren 16an, ostirala, 18:00etan, Iortia kultur gunean, Fernando Moreno argazkilari altsasuarraren Momentos deitutako lanen proiekzioa izanen da.
Maiatzaren 16an, ostirala, 18:30ean, Lorena Arangoa clown irurtzundarraren Tera Pia antzezlana izanen da, Irurtzungo Jubilatuen elkartena. Historian zehar emakumeak itzalpean egon direnez, bakarrizketaren bidez horietako zenbait argitara ekarriko ditu Arangoak. Emakumezko pertsonaia historiko horiek talde terapia saio batean elkartuko dira.
'Astue baino astopotrogoa!' herriko hizkeran egindako antzezlana aurketuko du Lakuntzako Herri Eskolak maiatzaren 16an, ostirala, kultur etxean. Lakuntzako euskara ezagutarazteko eta sustatzeko egiten duten hirugarren ikuskizuna da
Hainbat erakunde eta eragilek bat egin dute pertsona migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorria adieraztearen beharra nabarmentzen duen zikloa prestatzen. Altsasuk hiru jarduera hartuko ditu. Olatzagutiko eskolan elkartasun azoka prestatzen hasi dira.
Apirilaren 30ean, asteazkena, Jaio Lertxundiren Mari, lamiak eta basoko aztarnak erakusketaren mustutzea izanen da, 18:00etan, Iortia kultur gunearen erakusketa aretoan. Erakusketa maiatzaren 18ra arte ikusgai egonen da. Naturara itzultzeko gonbidapena egiteko eta begiradak aldatzeko proposamena egiten du erakusketak.
Maiatzaren 15ean, osteguna, 19:00etan, Euskaraldiari hasiera emanen diote Altsasun, BM supermerkatuaren aparkalekuitk aterako den kotxe karabana batekin. 19:30ean, suziria izanen da, Atsasu Kantuz taldeak girotua, eta unean ere izena emateko eta txapa hartzeko aukera izanen da. Maiatzaren 16an, ostirala, 19:00etan, Foru plazan, auzate girotua izanen da, eta maiatzaren 17an, larunbata, 19:00etan, Euskararen ibilbidea izanen da; Iortia zabalgunetika biatuko da eta ordu bateko iraupena izanen du. Maiatzaren 19an, 20an eta 21ean, Euskara kalera aterako dute AEKko ikasleek, eta saioak kalean eginen dituzte. Maiatzaren 22an, osteguna, Kultura euskaraz, orain! ekimena izanen da, eta 19:00etan elkarretaratzea eta Irati eta Ekhiñe Lumbrerasen kontzertua izanen dira, Foru plazan, eta 20:00etan, Erkudengo Ama Abesbatza kaleetan barna izanen da, Iortiatik abiatuta. Maiatzaren 23an, ostirala, 18:00etan, euskal dantza emanaldia izanen da, Foru plazan, eta maiatzaren 24an, larunbata, 12:00etan, Haize Berriak bandaren entsegua Iortia zabalguneko estalpean. Euskaraldiari amaiera emateko maiatzaren 25ean, igandea, 09:00etan, Altsasuko Gaiteroen dianak izanen dira, herrian zehar; ondoren, 13:00etan, Erraldoien kalejira izanen da, gaiteroak laugnduta. Foru plazan amaituko dute ibilbidea. Burundako Txistularien kalejira izanen da ere. 13:30ean Itsu Koplak izanen da, Sustrai Colina eta Onintza Enbeita bertsolariekin, Foru plazan, eta ariketa sozialaren amaierako argazkia eginen dute ahobiziek eta belarriprestek.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
28 | 29 | 30 | 31 |