Larunbatero eta igandero Barranka Txirrindularitza Taldeko talde mistoak eta BTT taldeak irteerak egiten dituzte.
Azaroaren 16ra arte, Altsasu: Merkataritza eta merkatariak atzo eta gaur erakusketa ikusgai dago, Iortia kultur gunean. Argazkien bidez merakataritzak Altsasun duen garrantzia nabarmendu nahi du erakusketak.
Azaroaren 9an, igandea, Arbizun, Etxarri Aranatzen eta Bakaikun, eta hilaren 16an, Lakuntzan, izanen dira telesailaren denboraldi berriaren lehenengo kapituluaren emanaldia. Euskarazko ikus-entzunezkoak zabaltzeko EITBren eta UEMAren akordio bati esker izanen dira emanaldiak.