Azaroaren 26an, asteazkena, Jakinmin elkartearen Hitz egin dezagun emakumeen aurkako biolentziari buruz filosofia tailerra izanen da, 17:00etan, Lakuntzako liburutegian, eta 19:00etatik 20:15era, Etxarri Aranazko liburutegian. 8 eta 12 urte bitarteko haurrei bideratuta dago, eta aurretik izena eman behar da liburutegietan.
Azaroaren 26an, asteazkena, 18:00etan, Egunerokoan indarkeria matxistak antzeman Mirentxu Claurriz Vidalekin eta Esther Carrizo Carreterorekin hitzaldia, hausnarketa, umorea eta solasaldia izanen da, Arakilgo Emakume Taldeak Azaroaren 25aren harira antolatuta. Ekimena Izurdiagan izanen da.
Urriaren 29an, azaroaren 26an eta abenduaren 10ean, asteazkenak, 19:00etatik 20:15era, Hitz egin dezagun bizitzaz! Jakinmin elkartearen haurrendako filosofia tailerrak izanen dira, Etxarri Aranazko liburutegian. Liburutegian izena eman daiteke.
Azaroaren 19tik aurrera Manuel Delgadoren Ibili, behatu eta arnasa hartzen dut Basaburuako basoan argazki erakusketa ikusgai izanen da, Pikuxar tabernan.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |