Abenduaren 17an, asteazkena, 17:30ean, Askatasun doinuak Mitxel Elortza idazlearen eta Mariñe Jauregi ilustratzailearen ipuinaren kontakizuna izanen da, Etxarri Aranazko liburutegian, Sakanako Mankomunitateko Anitzartean zerbitzuak, Sakana Harrera Haranak eta Felipe Rinaldi fundazioak antolatutako Giza Eskubideen zikloaren barruan.
Abenduaren 17an, asteazkena, 19:00etan, Juan Luis Larraza Lakuntza idazlearen bigarren eleberriaren aurkezpena izanen da, Pikuxar ganbaran: Luis Lizarraga kapitaina 1473-1521. Nafarroako askatasunaren indarra Sakanan. Eleberriak Sakanako pertsonaia historiko baten bizitza kontatzen du, errealitatea eta fikzioa uztartuz. Aurkezpena Aizpea Euskara Taldeak euskararen egunaren harira abenduan antolatzen duen Euskal Ekitaldiak programaren barruan antolatu dute.
Abenduaren 11n, osteguna, 'Aita Mari: Migrazioa eta giza eskubideak' hitzaldia izanen da, Olatzagutiko kultur etxean. Egun berean mustuko dute Itsas Salbamendu Humanitorioaren inguruko erakusketa, 18ra arte ikusgai egonen dena, liburutegian.
| Urtarrila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | |||
| 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 |
| 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 |
| 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 |
| 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | |