Ilbeltzaren 24an, larunbata, 17:00etatik aurrera, Ados pilotak antolatutako Binakako Pilota Txpelketaren partidua izanen da, Irurtzungo frontoian. 17:00etan Ados Pilotako eskolako neska txikien pilota partidak izanen da eta 18:00etan goi mailako pilotarien partida: RL. Mujika eta O.R. Larramendi bikotea Oskoz Arrastia bikotearen kontra.
Ilbeltzaren 24an, larunbata, 19:30ean, Ni flores, ni funeral, ni cenizas, ni tantan Maria Goiricelaya antzerkigilearen antzezlanaren emanaldia izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Zainketa aringarriei, ongi hiltzeari eta duintasunari buruzko gizatasun istorio bat; bere goxotasunagatik hunkitu egiten du, eta heriotzaren tabuaren aurrean duen umore lasaiagatik harritu. Ane Pikaza, Aitor Borobia, Loli Astoreka, Patxo Telleri dira antzezleak, eta lana Egiletza Berri Onenaren Max Sarietan finalista izan zen. Sarrerak 12 eurotan eros daitezke Iortia kultur gunearen webgunean edo txarteldgian.
Urtarrilaren 10ean, 17an eta 24an, larunbata, Ehuna eta bilbea Maria Jimenez Moreno artistaren instalazio kolaboratiboa sortzeko tailerrak izanen dira, Irurtzunen, Fluxu Arte Garaikideko Zirkuitua Nafarroan programaren barruan.
Ilbeltzaren 23an eta 24an, ostirala eta larunbata, Tramankuluren Berdintasuna IV. ihes gela izanen da, Altsasuko Intxostiapunta gazte gunean. Aurretik izena eman behar da, eta taldeka parte hartu behar da; hiru txanda daude: 17:00etan, 18:30ean eta 20:00etan.
Ilbeltzaren 16an eta 17an, momotxorroak; 23an eta 24an, maskaritak, eta 30ean eta 31n, sorginak, biltzera deitu deitu Altsasuko Herri Ihauteri batzordeak, Gure Etxean. Ostiraletan, 19:00etan, batzarrak izanen dira, eta larunbatetan, 10:30ean, tailerrak. Bilera horietan 2025eko ihotearen balorazio zehatza egin eta ospakizunerako hobekuntzak edo aldaketak eztabaidatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Gure Etxean izanen dira. Ilbeltzak 16 ostirala Momotxorroen bilera Ilbeltzak 17 larunbata Ipurukoak egiteko tailerra (edukiera beteta) Ilbeltzak 23 ostirala Maskariten bilera Ilbeltzak 24 larunbata Maskariten tailerra: Maskariten jantzia non eskuratu, erosoago joateko aholkuak, maskarita osatzen duten oihalak eraman eta josi... Ilbeltzak 30 ostirala Sorginen bilera Ilbeltzak 31 larunbata Sorginen tailerra
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||