Ilbeltzean ostegunero kantu ikuskizunaren saio bat izanen da ikusgai 'guaixe.eus' atarian
Ibeltzaren 29an, osteguna, gizakunde ospatuko dute Etxarri Aranatzen, eta aurten lehenengo aldiz aterkao dira txatarrak. Horrela eginen dute hurrengo ostegunetan ere, otsailaren 5ean eta 12an, inauteriei hasiera emanez.
Ilbeltzaren 29an eta otsailaren 1ean, osteguna eta igandea, Hikari zinemagilearen Familia en renta filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Gaur egungo Tokion girotuta dago; aktore estatubatuar bat da, bizitzan helburu baten bila dabilena, bat-batean ezohiko lan bat lortzen duen arte: alokairu familien agentzia japoniar batentzat lan egitea, ezezagunentzako ordezko paperak interpretatuz. Emanaldiak: Ilbeltzak 29, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Otsailak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
Hizkuntza: Gaztelania
Ilbeltzaren 29an, osteguna, eta otsailaren 1ean eta 2an, igandea eta astelehena, Isaki Lacuesta eta Elena Molina zinemagileen Antonio Flores abeslariaren istorioa kontatzen duen Flores para Antonio filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Alaba batek bere aita nor izan zen argitu nahi du. Aita musikari ospetsua zen eta 8 urte zituela hil zen. Antonio Flores da bera, eta Alba Flores aktorea bere alaba. Albak kantatzeari utzi zion Antonio galdu zuenean, eta orain bere ahotsa eta historia berreskuratzeari ekingo dio, lehen aldiz senide eta lagunei galdetuz. Emanaldiak: Ilbeltzak 29, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Otsailak 1, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Otsailak 2, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 6 euro).
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||