Otsailaren 28ra arte Esther Bustamante eta Miren Atxagaren 2 begirada ikustezinerantz pintura erakusketa izanen da ikusgai, Irurtzungo Pikuxar tabernan.
Martxoaren 4an eta 5ean, asteazkena eta osteguna, Beatriz de la Vega artista eta idazle altsasuarrak Versos brutos liburuaren aurkezpena eginen du, Altsasuko Iortia kultur gunean eta Lakuntzako liburutegian, 18:00etan, hurrenez hurren. Versos brutos liburuan urte luzez idatzitako poemak bildu ditu de la Vegak; poema basatiak, zuzenak eta gogorrak, istorioak kontatzen dutenak. Lakuntzako aurkezpena Sakanako Mankomunitateak Martxoaren 8 Emakumearen nazioarteko egunaren harira antolatutako programaren barruan izanen da.
Ibeltzaren 29an, osteguna, gizakunde ospatuko dute Etxarri Aranatzen, eta aurten lehenengo aldiz aterkao dira txatarrak. Horrela eginen dute hurrengo ostegunetan ere, otsailaren 5ean eta 12an, inauteriei hasiera emanez.
Otsailaren 5ean, osteguna, 8an, igandea, eta 9an, astelehena, Chloe Zhao zinemagilearen Hamnet filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Agnesen, William Shakespeareren emaztearen, istorioa kontatzen du, Hamnet seme bakarraren galera gainditzeko borrokan. Istorio gizatiar eta lazgarria Shakespeareren Hamlet lana sortzeko atze oihal gisa. Emanaldiak Otsailak 5, osteguna, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Otsailak 8, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro). Otsailak 9, astelehena, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto nagusian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro).
Otsailaren 5ean eta 8an, osteguna eta igandea, Jim Jarmusch zinemagilearen Father Mother Sister Brother filmaren emanaldia izanen da, Iortia kultur gunean: Hiru istorio bereizi, seme-alaba helduen eta gurasoen arteko harreman urrunei buruzkoak. Hiru aldeetako bakoitza gaur egun eta herrialde desberdin batean gertatzen da. Pertsonaien azterketa sail bat da filma, lasaiak, behatzaileak eta aurreiritzirik gabekoak. Komedia bat, baina malenkonia hariz josia. Emanaldia: Otsailak 5, ostirala, 19:00etan, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 4,5 euro; egunean, 5 euro). Otsailak 8, igandea, 19:30ean, Iortia kultur gunearen areto txikian (aurretik, 5 euro; egunean, 6 euro).
| Apirila | ||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| al | ar | az | og | ol | lr | ig |
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 |
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 |
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 |
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||