Azaroaren 22an, ostirala, 22:00etan, Milagros eta Valentina Parena Teatro konpainiak eta Patxi Larreak zuzentzen duten antzezlanaren emanaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxena. Lorena Arangoa irurtzundarra eta Aintzane Baleztena dira aktoreak eta Mirari eta Valentina pertsonaiak interpretatzen dituzte: bizitza osoan ezagutzen dute elkar, edo hori uste dute; zeregin komun bat izango dute, haien senar zenduen azken nahia betetzea. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Etxarri Aranazko Udalaren webgunean.
Azaroaren 23an, larunbata, 17:30etik aurrera, Buruhandi tailerra eginen dute, Etxarri Aranazko kultur etxean. Tailerrean parte hartzeko izena eman behar da, irailaren 18a baino lehen, 618 645 901 telefonoan, eta 10 euro ordaindu.
Azaroaren 28an, osteguna, 19:30ean, Lidon Soriano doktorearen eta erizainaren Palestina ¿Crisis humanitaria o limpieza étnica? Las claves del conflicto hitzaldia izanen da, Etxarri Aranazko kultur etxean. Hitzaldiaren ondoren auzate palestinarra izanen da. Etxarri Palestina Elkartasun taldeak antolatu du hitzaldia, Etxarri Aranazko Udalaren laguntzarekin.